Gure produktuaren kontserbazio eta iraunkortasunaren inguruan kontsulta dexente jaso ditugu. Arrazoi honegatik erabaki dugu aste honetako blog-ean honetaz hitz egitea eta bidez batez pelletarekin apostua egin aurretik sortzen zaizkigun zalantzak argitzea.

pelletaren argazki bat
Pelleta iraunkortasun luzea du

Galdararen erabilpen murritza egiten dugunean, bigarren egoitzetan esate baterako, noizean behin joaten garen horietan, biltegiratutako pelletak hilabeteak igaro ditzake erabili gabe, baina eraginkortasuna galtzen du? Bero-energia bera du?

Lehenengo galderari erantzunez, pelleta iraungitzen da? EZ, ez da iraungitzen, biltegiratze baldintza mínimoak errespetatzen diren heinean bederen. Naturberoko pelletak DINplus-ek jaulkitako ziurtagiria du, kalitatea bermatuko duten balore minimoak ziurtatzen dira horrela, hala nola ehunkoan adierazten den hezetasuna.

Gehienez %10-eko hezetasuna izatea bermatzen du ziurtagiriak eta nahikoa irautea nahi badugu baldintza egokietan mantenetzea besterik ez dugu, leku lehor batean gorde eta eguraldi txarretatik babestua, tutu edo leku hezeetatik bezalaxe.

BIOENERGY INTERNATIONAL biomasa, pelleta, merkatua, salneurriak, galdarak eta pellet berogailuen etab.-en informazio tekniko eguneratua eskaintzen duen aldizkariak, pelletaren iraungitzearen ikerketa sakon bat burutu du eta ondorengo datu hauek eman ditu:

  • Denbora luzez biltegiratutako pelletaren ezaugarri fisikoak (10 urtera arte aztertuak), giro-hezetasun baldintza eta tenperatura egokietan egonkorrak dira.
  • Pelletaren guztizko hezetasuna biltegiratze denbora luzatzen den heinean handitu egiten da, gutxi gorabehera %0,2 urteko.
  • Iraunkortasun mekanikoari buruz berriz esan denboraren poderioz jasaten duen eragina ez dela batere adierazgarria, 0,03% urtekoa gutxi gorabehera.

Pelletaren aldeko apostua egiteko benetan arrazoi onak daudenaren uste osoa daukagu. Ingurumenaren lagun, gasa, elektrizitatea eta zenbait kasutan erregai fosilak baino ekonomikoago eta erosoa, etorkizunerako kontuan izan beharreko energía iturri garrantzitsua bihurtzen delarik horrela.