RAEren hiztegiaren arabera, biomasa prozesu biologiko batean (berezkoa edo eragindakoa) sortutako materia edo gai organikoa da, energia iturri moduan erabil daitekeena.

Eskuak pelletarekin
Biomasa energi garbia da

Gai mota desberdinak erabil daitezke biomasa sortzeko, hala nola oliben hezurrak, fruitu lehorren azal edo oskolak, zerrautsa eta bai ahuakate hezurrak ere. Eta, batik bat, erregai gisa erabiltzen da, berokuntza sistemetarako edo ura berotzeko. Neurri txikiagoan, elektrizitatea lortzeko ere erabiltzen da.

*Acciona Bideoa (erderaz)

Biomasa baliabide autoktonoa, berriztagarria eta neutroa da berotegi-efektua duten igorpenei dagokienez. Gainera, balorizazioak eragin nabarmena du gure basoen zaintzan; ondorioz, suteak eta izurriteak izateko arriskuak gutxitzen dira. Hondakin gisa edozer materia organikoren eta gure ingurune naturaleko hondakinen edo egurra protagonista den fabrikazioko prozesu industrialen emaitza direnen aprobetxamendua lortzen delako ahalbide daiteke hori.

Ekonomiari dagokionez, biomasa etengabe eskatzen den eta industria-garapen iraunkorra sortzen duen produkzioa da.

Naturberon zerrategietako materiala eta egurraren lehen eraldaketatik datozen ezpalak bakarrik erabiltzen ditugu gure pelleta egiteko. Horri guztiari esker, gure pelleteko produktuek Din Plus ziurtagiria dute; hau da, Europa mailako merkatuko berme handiena.

Aipatutako abantaila ekologikoez gain, berotze-ahalmen handiko produktua denez, energiaren gaian diru asko aurrezteko aukera ematen du.

Egin biomasaren alde eta pasa zaitez pelletera orain!