Udazkena aldaketa eta transformazio handiak izaten diren urtaroa da, ez naturan bakarrik gure izatean, gure barnean ere bai. Uda zabalkunde eta irekiera garaia bada, udazkena iristen denean joera kontrakoa da, barrura begira jartzeko joera dugu. Zuhaitzek hosto lehorrak askatzen dituzten bezala, balio ez diguten edo kaltea sortzen duten gauza horietatik liberatzeko garai aproposa dugu.  

Udazkenean galderak etortzen zaizkigu burura eta erantzunak ematen saiatzen gara, gure barnera begiratzen eta kontzientzia hartzen. Negurako prestatzen gara, udaberri eta udako fruituak jasotzen ditugu, gure lorpenak eta hanka-sartzeen errepasoa egiten dugu, indarrak biltzen ditugu eta bide berriak hartzera animatzen gara, proiektu berriak hastera. Hausnartzeko momenturik egokiena da, ispiritu kritikoa erabiltzen dugularik momentuko egoera baloratzeko eta gure esku dagoena abian jartzeko.

Zumaiako kostan agertutako plastikoak inpaktatu gaitu gutariko asko, gure paisaia berdearen ezohiko pinuaren marroiak atsekabetu gaitu, ingurumen aldetik interesdun espazioetako kudeaketa politiken gabezien berri izan dugu… Geroz eta ugari eta nabarmenagoak dira aldaketa klimatikoak eragindako hondamendi naturalak, kontzienteago gara gizakiaren jarduerak eragin zuzena duela honetan. Honekiko gure ardurak  birplanteatzeko garaia dela uste dugu.

Produkzio industrialak, energia elektrikoaren iturri ez berriztagarriekin lortzeak, energia fosilak erabiltzeak, garraioa edo abeltzaintza intentsiboko jarduerek… jakina da negutegi efektuko gasen isurketak eragiten dituztela. Historian lehen aldiz, giza-jardueraren ondoriozko perturbazioaren larritasunak biosferak duen auto-erregulatzeko gaitasuna arriskuan jarri du.

Naturberon, honekin kontziente izanda, egin dugun biomasaren aldeko apustua geroz eta irmoagoa da. Laugarren udazkena, laugarren hotz denboraldia, hasi ginenetik. Zuek, energiarekiko kontsumo arduratsuaren apustua egin duzuen horiek, eraikinen galdarak gogotsu hornitzen dituzuen horiek, on line dendatik eroso-eroso lor dezakezue pelleta, 15 Kg-ko zaku formatuan edo 66 zakudun paletetan, big-bag, edota zisternaren bidez, nahi eta beharraren arabera.

Gure basoen osasunak, gure lurraren birikek kezkatzen gaitu. CO2aren igorpenen eta erosio atmosferikoaren arteko lotura kaltegarriaz kontzientziatuta egonik, erregaian aldaketa egin beharra dagoela uste dugu. Biomasa eskura dugun baliabidea da, berriztagarri eta neutroa da berotegi-efektua duten igorpenei dagokienez. Kudeaketa egoki batekin balorizazioak eragin nabarmena du gure basoen zaintzan; honen ondorioz, suteak eta izurriteak izateko arriskuak gutxitu ere egiten direlarik.

Gure barrua begiratzera eta kanpokoaren kontzientzia hartzera gonbidatzen zaitugu. Pelletez berotutako etxeko goxotasunean gai hauen inguruko hausnarketa egiteko proposamena luzatzen, Naturberotik.