Udako oporraldia askori aspaldian amaitu zaigu eta dagoeneko neguan etxea berotzeko antolaketetan hasita gaude, edo behintzat nola egin pentsatzen.

Blogean saiatzen gara biomasa eta pellet kontsumitzaile izatearen inguruan izan ditzakegun zalantzak argitzen, ezaugarri nagusien inguruan, berogailua aukeratzeko, pelletak izan ditzakeen erabilera desberdinen inguruan, nola biltegiratu, etab. Zorionez guzti honen informazioa geroz eta jende gehiagorengana iristen ari da eta asko zarete dagoeneko aukera egin duzuenak.
Oraingo honetan eta baten batek aukera izan eta oraindik gure pelleta erosi nahi, baina zalantzak baditu, hona BI BERRI ON!

NATURBERO-k PEFC ziurtagiridun pelleta eskuratu du. Poz handia eragiten digu honek eta zuei ere hala eragitea espero dugu. Beste aurrera pausu bat ematen dugu horrela, eta honen berri emateak zirrara sortzen digu. Basoen kudeaketa iraunkorra sustatzen laguntzen duen ekimena delako, berauen oreka soziala eta ekonomikoa eta ingurumenekoa lortzen laguntzen duelako eta gure ekoizkinari balio erantsia ematen diolako.

 

Aldaketa klimatikoa geroz eta nabarmenagoa da, eta gizartean geroz eta kezka gehiago sortzen duen gaia izanik, orain artean indarra izan duten erregai fosilen aurrean pisuzko alternatiba bihurtzen ari da biomasarena. Mundu mailako beroketari aurre egiteko erregai fosilen dependentzia gutxitzeko erronka daukagu, energiaren kontsumo arduratsua egiteko eta berriztagarrien aldeko apustua egiteko. Ingurumenaren zaintza bermatuko duen edozein ekintza ona izango da ibilbide honetan. Biomasa energia berriztagarria da modu jasangarrian egiten bada bakarrik eta PEFC-a izateak horretan lagundu beharko luke.

Bestea, NATURBERO-ren salmenta puntu fisikoaren berri ematea da. Pellet erosketa online egiteko aukera izateaz gain norberak pelletaren billa joan ahal izango du, garraio zerbitzuak dituen kostuak aurreztuz eta nahi duenean. Hemendik aurrera Gipuzkoako Adunan izango duzue salgai, N1 errepidetik gertu eta sarbide errazarekin, pelleta zaku indibidualetan nahiz pelleta palean.

Berri hauek neguko prestaketetarako balio dezatela espero dugu eta goxo eta modu atseginean igarotzen laguntzeko. Hotz denboraldia xamurrago izaten lagunduko dugun itxaropenarekin, gogoz jardungo dugu ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko. Gure motibazioa, gure bezeroen ongizatea eta bertako baliabideen ustiapen jasangarria egiten laguntzea, kalitatezko produktua egiteak ematen duen gogobetetzea eta ingurumena zaintzen laguntzen dugula jakitea.