Zer datorkizu burura norbaitek Eguberriak aipatzen dituenean? Ziur asko, oparien irudiak bururatuko zaizkizu, familia osoaren bilerenak, jan-edan ugarienak, jaienak eta gehiegikerienak.

pellet kutxa
Aurten, opari ekologikoak egin

Edonola ere, Eguberriak naturaren, aurreztearen, elkartasunaren eta ekologiaren sinonimo ere izan daitezke. Zure Eguberriak benetan ahaztezinak izatea lortu nahi duzu? Erantzuna baiezkoa bada, egin kasu bost kontzeptu hauetarako egingo dizkizugun iradokizunei eta jai benetan zoriontsuak izango dituzu.

  1. Apaingarriak

Urteko sasoi hau iristen denean egiten dugun lehenbiziko gauza gure etxea eta/edo lantokia apaintzea izaten da. Apaintzean, material birziklatuekin egindako elementuak aukeratu; are gehiago, seme-alaben edo iloben laguntzarekin egindako marrazkiak edo eskulanak erabil ditzakezu etxea edertzeko, ziur asko izugarri gustatuko baitzaie.

Ohiko jaiotzaz gain, zuhaitza jartzeko ohitura baduzue, naturala bada, ez ahaztu bilketa gune batera eramateaz, gero birlandatu dezaten.

Amaitzeko, argiak jartzen badituzu, saia zaitez LED teknologiakoak edo kontsumo baxuko bonbillak erabiltzen dituztenak izan daitezela.

  1. Opariak

Kontu handiz ibil zaitez Eguberriak iristen diren bakoitzean mehatxatzen gaituen gaixotasunaz ez kutsatzeko: kontsumismoaren sukarra. Jar ezazu haren txertoa eta oparitu zuk zeuk egindako gauzak edo bene-benetan beharrezkoak direnak.

Opariak erosi egin behar badituzu, saihestu bilgarri askokoak izatea edo pilak erabiltzea funtzionatzeko (edo pilak erabiltzen badituzte, entxufea sartzeko aukera ere eman dezatela).

Beste aukera bat kontzientzia ekologikoko opariak egitea da, beste batzuei “berdeago” izatea inspiratzeko balioko dutenak, adibidez: etxean birziklatzeko ontziak, biomasako berogailuak eta pellet zakuak, aterpeetatik datozen animaliak…

  1. Janaria

Sabela lehertu beharrean sentitzen duzu, baina oraindik ere janari asko dago mahai gainean. Ezaguna egiten zaizu? Ziur baietz, urtetik urtera errepikatzen den zerbait baita.

Hori ekiditeko, janaria prestatzeaz zuk arduratu behar baduzu, ez aritu gehiegizka eta erosi bazkarirako edo afarirako benetan behar dena, besterik ez. Gonbidatua bazara, ez lotsatu,  tuperra eraman eta janari hondarrak jasotzeagatik. Gainerakoan, zakarrontzira joango da eta, hartara, hurrengo egunean ez duzu otordurik prestatu beharko.

  1. Jaia

Janariarekin gertatzen den moduan, Eguberrietan gehiegi edaten dugu eta parrandak ere gehiegi egiten ditugu. Beraz, zergatik ez duzu “betiko plan” hori aldatzen eta naturarekin harreman handiagoa duten jaiak antolatzen? Adibidez, Urteberri eguneko goizean mendira joan zaitezke senitartekoekin. Gero eta gehiago dira halako gauzak egin eta Adarrara, Aralarrera, Gorbeiara, Pirinioetara edo beste gailur batzuetara joaten direnak, ikuspegi bikainak eta paisaia ezin ederragoak gozatzeko.

Elurra egin badu, beste ideia zoragarri bat mendira joatea eta leran ibiltzea (plastiko handi bat erabil dezakezu) edo elurrezko panpinak egitea da.

Plan horiek aukeratzen badituzu, hurrengo egunean ez duzu buruko minik izango eta askoz ere animatuago eta alaiago egongo zara.

  1. Energia

Argiak, berogailua, ura… Ohikoa izaten da urte sasoi honetan xahutzea, baina gero urtarrila iristen da eta, fakturekin batera, urte hasierako aldapa ospetsua. Presta zaitez eta ez ahaztu argiak itzaltzea, termostatoa doitzea eta iturriak ixtea.

Era berean, Eguberriak une aproposa izan daitezke energia garbien alde egiteko, besteak beste, biomasaren, eguzki energiaren eta abarren alde. Gainera, egiten baduzu, izugarri ona izango da zure ekonomiarako.

Aholku hauei jarraitzen badiezu, jaiak bereziak izango dira, zeure buruarekin eta gainerakoekin hobeto sentituko zara, eta 2017a primeran hasiko duzu, aurretik beteko baituzu ekologikoagoa izateko helburua.