Ekologiaren alde apostua egin duen empresa gara.Biomasa, energia iturri berriztagarria.

Gure filosofia.


Ondo dakigu gure basoak planeta osoan sortzen diren etengabeko CO2 igorpenetatik babestu beharra dagoela. Naturbero jaio da; izaera ekologista duen enpresa da eta energia berriztagarriaren iturri gisa biomasaren erabilera bultzatzearen alde lan egiten duen enpresa da. Horretarako, etxean eta industrian erabiltzeko pelleta merkaturatzen du.

DIN PLUS ziurtagiria

DIN Plus kalitate ziurtagiria gaur egun Europan egurraren pellet kalitate altuena da.

Ekologia & Bioenergia

BIOMASAren energia ekoizteko apustua egiten dugu, baliabide autoktono, berriztagarri eta neutroa delako.

Azpiegiturak.


Gure instalazioak azken belaunaldikoak dira; horri esker, zerrategietako materiala eta egurraren lehen eraldaketatik datozen ezpalak bakarrik erabiltzen ditugun fabrikazio-prozesua egin dezakegu. Horri guztiari esker, gure pelleteko produktuek Din Plus ziurtagiria dute; hau da, Europa mailako merkatuko berme handiena.

Azpiegitura aurreratuak eta beharrezko espazioa eta baliabideak optimizatzeko garraio- eta jasotze-zerbitzua ditugu. Hala, bezeroari zerbitzu onena berma diezaiokegu. Horretarako, produkzio-gaitasuna handitzea, kostuak murriztea eta prozesua arintzea ahalbidetzen digun ekipamendu onena dugu, beti beharrezko iraunkortasun-baldintzak beteta.