Pelleta erabiltzen hasi nahi duzu baina ez dakizu ziur nola gorde behar den? Ez kezkatu, artikulu honetan bioerregai hau edukitzeari buruz dituzun zalantzak argituko baititugu.

Naturbero liburuxka pelletaren gainean
Pelleta ondo gordetzea garrantzitsua da

Pelleta erabiltzen duten berogailuen kontsumoa etxebizitzaren tamainaren arabera aldatzen da, lortu nahi den tenperaturaren arabera, kokalekuaren arabera…, baina, tamaina ertaineko etxebizitza baterako eta 20 graduko tenperatura egonkorrerako kalkulu orokor bat egiten badugu, kontsumoa orduko kilogramo batekoa izango da gutxi gorabehera. Horrenbestez, nahiko erosoa da pellet paletak edo big bag-ak erostea eta goitegi, trasteleku edo antzeko batean gordetzea.

Aukera hori oso praktikoa da, pelletak oso baldintza gutxi bete behar baititu ondo egotekoeta, gainera, ez baita iraungitzen. Dena den, gomendio hauek gogoan hartu behar dituzu, pelletari ahalik eta egoera onenean eusteko ahalik eta denbora luzeenean:

  • Pelleta toki lehor batean gorde behar da, materiala busti eta hondatu dadin saihesteko.
  • Komenigarria da pelleta dagoen tokian leiho edo hutsarte bat egotea, leku hori maiz aireztatu ahal izateko.

Edonola ere, etxean ez baduzu aparteko toki askorik, ez da ezer gertatzen, 15 kilogramoko poltsatan erosteko aukera ere baduzu-eta.

Ikusten duzun moduan, bioerregai granulatu honek dituen abantaila ugarietako batgordetzeko erraza izatea da. Has zaitez pelleta erabiltzen eta ahaztu neguko hotza!