Gaur, Berdeago Energy azoka, ingurumen iraunkortasunari buruzko euskal azoka, hasiko da Durangoko Landako Gunean, eta, Naturberok jada prest du bere erakusmahaia, pelleta erabiltzeak dituen alde on ugarien gaineko informazioa emateko.

Naturbero Berdeago Energy Azokan
Naturbero Berdeago Energy Azokan

Azokaren seigarren edizio honek hartuko dituen hiru egunetan jo eta ke arituko gara lanean, guregana etorri eta, hartara, bertatik bertara ezagut dezazun egiten dugun lana eta gure produktuak.

Gainera, erakusketako gune desberdinez gozatzeko aukera izango duzu, hitzaldi ugari, jolas jarduerak eta proiekzioak izango baitira, besteak beste. Denak kontsumo arduratsuari, garapen iraunkorrari eta abarri buruzko kontzientzia harraraztera bideratuta egongo dira.

Zeren zain zaude? Etor zaitez orain eta ikusi pelletak zuregatik egin dezakeen guztia. Gogoan izan ezazu hona etortzeko modu errazena eta ingurumena gehien errespetatzen duena garraio publikoan egitea dela.

Gure txokoa Berdeago Energy Azokan
Gure txokoa