Ekologiaren alde apostua egin duen empresa gara.Biomasa, energia iturri berriztagarria.

Naturbero, bermatutako kalitatezko pelleta


Naturberon, erabilera termikoetarako pelletaren produkzioan kalitate handia bermatzen dugu 1. kalitateko DINplus ziurtagiriaren bidez. Egurrezko pelleten kalitateko estandar nagusia da. Gainera, egunero egiten dugu lan bezeroaren arretarekin eta gure zerbitzu eta produktuen kalitatearekin eta fidagarritasunarekin lotutako bermeak eta etengabeko hobekuntzak eskaintzeko. Horretarako, gure eskakizun guztiak betetzen dituztela bermatzen duten hornitzaileekin egiten dugu lan.

DIN PLUS ziurtagiria


DIN Plus kalitatearen ziurtagiria da gaur egun Europako egurrezko pelleteen kalitate arloko estandar nagusia. Ziurtagiri hori gure pelletak fabrikatzeko erabiltzen dugun lehengaiaren inguruko kalitatezko parametroek eta prozedurek arautzen dute. Hala, galdara eta estufen funtzionamendu egokia ere berma dezakegu. Bizitza baliagarri oso luzea eta aurrezki energetiko handiagoa berma dezakegu kalitate baxuko pelletekin alderatuta.

Produkzioko, komertzializazioko eta jarraipeneko prozesu ugarietan bete eta erregistratu beharreko prozedurak daude. Honako hauekin lotutakoak dira: bezeroaren arreta, erosketen kudeaketa eta hornitzaileen ebaluazioa, produktuaren edo gorabeheren kudeaketarekin lotutako identifikazioa eta trazabilitatea, besteak beste.

PEFC-en baloreekiko konpromisoa.


NATURBERO-n inoiz ez dugula legez kontrako zuhaitz mozketetatik ateratako, legez kontrako baso ekoizkin, bestelako erabilpenerako eraldatu diren basoetatik, genetikoki modifikatuak izan diren organismo edo balio handiko kontserbaziorako baso suntsipen lanetatik, hala nola eskulana erabili eta eskubideak urratzen dizkieten herrialde eta plantazioetako lehengairik erabiltzen.

Ondorioz, PEFC ST 2002:2013 standardaren araberako baldintzen ezarpen eta mantenua bermatzen dugu.

Konpromiso hau barneratuta daukagu, eta kanpora begira, interesatzen zaion edozeini berau eta ziurtagiriaren kopia eskuratzeko aukera eskaintzen diogu.