Pelleta egurrarekin egindako erregai granulatu mota bat dela esan dezakegu. Biomasa ezagutzen baduzu edota energi berriztagarrien zale baldin bazara, bere ohiko erabilera berogailu eta ur beroko karburatzailearena dela jakingo duzu.

Ziur aski pelletak kutsatzen ez duenaren berri izango duzu eta industrian eta etxe pribatuetan, bizilagun komunitateetan etabarretan erabili daitekeela jakitun izango zara.

Agian ezagutzen ez duzuna da, biomasa trinko mota honek beste erabilera asko dituela. Hemen pelletaren erabilpen ezezagun batzuk aurkezten dizkizugu:

  • Zaldi oheak: produktu naturala substantzia kimikorik gabe izanda, oso toki egokia da animali hauek lo egiteko.
  • Barbakoak: hemen bere erabilera ez dago oso zabalduta oraindik, baina beste lekuetan, Estatu Batuetan adibidez nahiko arrunta da, eta produktore batzuk estatuan saltzen hasi dira dagoeneko. Udan pelletari erabilera emateko aukera ezinhobea da.
  • Makineria erregaia: aplikazio industrialak dauzkala jakinda ere, ziurraski ez duzu bere hedadura imaginatuko. Potentzia handiko makinak eta azken belaunaldiko erremintak pelletarekin bakarrik funtzionatu dezakete. Honi esker, pelleta erabiltzen duten enpresen ekoizpen prosezuak askoz ere garbiagoak dira tresna tradizionalak erabiltzen dituztenenak baino. Izan ere, Naturberon pelletaren fabrikazio makina pelletarekin autoelikatzen da. Interesgarria, ezta?
  • Katu hondarra: pelletaren abantaila garrantzitsuenetariko bat hezetasuna xurgatzeko gaitasuna izatea da. Horregatik, katuen kutxan erabiltzerakoan zerrauts bihurtzen da eta bere garbiketa errazten du.
  • Ongarria lorategietarako: pelletaren errautsak lursailaren azidotasuna murrizteko eta nutriente naturalak gehitzeko hobeezinak dira. Hori bai, lurraren pHa eta landatu nahi dituzun hazi motak kontuan hartu beharko dituzu. Eta ez ahaztu babesteko eskularruak, betaurrekoak eta maskara janztea erabiltzen duzun bitartean.
Pelletarekin funtzionatzen duen fabrika
Gure fabrikan pelleta erabiltzen dugu erregai bezela

Ikusi bezala, pelleta ez da energi garbia, berriztagarria eta merkea bakarrik. Gainera, gero eta erabilpen gehiago dauzka gure eguneroko bizitzan.

Pelletaren beste erabilpenik ezagutzen dituzu eta gurekin komentatu nahi? Idatzi itzazu iruzkin atalean eta ideia erabilgarriak eta aholkuak elkarbanatuko ditugu!