Badatoz Eguberriak eta, haiekin batera, beren tradizioak. Gaur, Euskadiko bi tradizio enblematikoenetakoen istorioa kontatu nahi dizuegu: San Tomas eta Olentzero.

Olentzero eta Mari Domingi
Argazkia El Diario Vasco. José Mari López, 2015

San Tomas Apostoluaren egunean (abenduak 21) azoka herrikoia egin ohi da Euskadiko hainbat udalerritan, hala nola Bilbon eta Donostian. Egun osoan eta hiri osoan, askotariko produktuak erakusten eta saltzen dituzte, eta lehiaketak izaten dira. Jantzi tipikoak janztea eta taloa txistorrarekin jatea (artoi irina, ura eta gatza erabilita egindako artopila) ohikoa da. Horrez gain, herri musika izaten da eguna alaitzeko eta baserriko animaliak erakusten dira. Hartara, egun honetan ikusle gehien hartzen duen tokietako bat txerri emea egoten den lekua edo itxitura izaten da. Izan ere, txerri eme handi-handia izaten da, haur eta helduen aurrean ikusgai egoteko bereziki hazten dute, eta garai batean, gainera, zozkatu egiten zuten. Aurten, Potxola izango da ospakizuneko atsegingarria.

*EITB Bideoa

Tradizioz, jai hau izaten da Eguberrien abiapuntua gure ingurune honetan.

*Vídeo Donostia Kultura

*Donostia kultura bideoa

Baina, nola sortu zen jaiegun hau? XIX. mendearen erdi aldera hasi zen, Gipuzkoako herrietako lurren errentariak Donostiara etortzen zirenean jabeei errentak ordaintzera eta aukera baliatzen zutenean erosketak egin eta beren produktuak saltzeko. Ohitura horrek ekarri zuen azoka bat antolatzea, Donostiako Konstituzio plazan, eta gure egun hauetaraino iraun du.

Azken urte hauetan, ahalegin handiak egin dira jai hau ekitaldi iraunkor bihurtzeko. Alde horretatik, edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea, salmahaietan erabilitako olioa banan-banan biltzea, erakusten diren animalien baldintzak hobetzea eta abar giltzarriak dira gure ingurunearekiko errespetuzkoa den jai bat izateko.

Naturberok txalotu eta goraipatu egiten ditu ahalegin horiek, eta hurrengo asteazkenean han izango da, urteroko hitzordu dibertigarri honetan. Olentzeroren desfilea egiten denean ere han izango da, Gabon eguneko arratsaldean. Hori da, hain zuzen, azaldu nahi dizugun beste tradizio bat.

Ziur asko, ezagutuko duzu abenduaren 24ko gauean menditik jaitsi eta haurrei opariak ekartzen dizkien pertsonaia maite hau, baina, beharbada, ez duzu bere kondaira jakingo. Naturberok mitologiako izaki kutun honen figura berreskuratu nahi izan du,ingurumenarekiko errespetuaren eta naturarekiko maitasunaren balioak ere pertsonifikatzen baititu.

Nahiz eta on-puska ikazkinaren jatorriaren data zehatza ezezaguna den, uste da kristautu aurreko garaikoa dela eta neguko solstizioko jaiekin lotuta dagoela. Gero, eta Errege Magoekin gertatu zen moduan, hasi zen pentsatzen Jesus haurraren iritsiera iragartzen zuela. Kondaira 80ko eta 90eko hamarkadetan sendotu zen guztiz eta egun, Eguberrietan, ezagunena eta haurrek maiteena duten sinboloetako bat da.

Olentzero gizon garaia da, lodia, euskal jantzi tradizionala eramaten duena (alkandora beltza, abarkak, zapia lepoan eta txapela) eta bizarduna, eta pipa erretzen du. Gizon bakartia bada ere, bakarrik bizi baita, gizon maitea eta xaloa ere bada, eta gogoko du jan eta ardoa edatea. Suarekin ere lotzen da, elementu garbitzaile moduan, duen lanbidea dela-eta. Ipuineko pertsonaia zahar hau hain da maitea, ezen bere omenez gabon kanta ezagun bat duen, hasiera hau duena: Olentzero joan zaigu mendira lanera intentzioarekin ikatz egitera. Aditu duenean Jesus jaio dela lasterka etorri da berri ematera.

Askok jakingo duzuen moduan, Gabon eguneko arratsaldean, Eguberri eguneko bezperan, Olentzeroren omenezko desfileak egiten dira Euskadi osoan, eta haietan beti joaten da baserriko animalia maiteek lagunduta: ahuntzak, ardiak, antzarak… Opariz beteta iristen da hirira, neska-mutikoak oheratu zain egoten da opari horiek banatzeko eta gozokiak ematen dizkie hurrengo eguna arte zain egotea atseginagoa eta laburragoa izan dadin. Gainera, azken urte hauetan, laguntzaile leial bat izan du: Mari Domingi. Mari Domingik ere jantzi tipikoa eraman ohi du eta barraskilo forma duen buruzapi zuri original bat (buruzapi hori hainbat egilek aipatu zuten XVI. mendea baino lehen).

Ez dugu inolako zalantzarik: egun, naturarekin hain lotuta dagoen pertsonaia batek, Olentzerok, ikatzaren ordez pelleta erabiliko zuen, azken horrek, besteak ez bezala, energia berriztagarria sortzen baitu.

Naturberok animatu nahi zaitu jai hauek eta Eguberri osoak modu ekologikoan gozatzera ( eta gogora ekarri behar dizu erne egoteko sare sozialetara, jaiegun hauetako argazki onenak ikusteko.