Prest al dituzu hasi berri den urterako asmo berriak? Beharbada, ahaztu egingo zitzaizun eta horregatik guk bat proposatuko dizugu: ekologiarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromiso handiagoa duen pertsona bihurtzea. Eta hori bete ahal izateko, bost aholkuerraz emango dizkizugu.

pellez egindako etxea eta zuhaitza
Aurtengo asmoa: pertsona ekologikoagoa izatea
  1. Aplikatu urrezko hiru arauak: murriztu, berrerabili eta birziklatu.

Oso kontsumista den gizarte batean bizi gara, eta askotan, edo gehienetan, ez dugu behar erosten dugun hori. 2017ko Errege eguneko opariak erosi aurretik galdetu zeure buruari ea benetan beharrezkoak diren eta ez ote zaren ari opari gehiegi erosten.

Behin murriztuta erosi beharrekoa, jada badugunaren gainean egin behar dugu gogoeta.Berrerabil al dezakezu jada erabiltzen ez duzun zerbait? Ziur asko bai. Gogoan izan ezazu, adibidez, plastikozko botila hutsak loreontzi bikainak izan daitezkeela edo eskulan ugari egiteko erabil daitezkeela. Jarri martxan irudimena eta eman beste bizitza bat zure gauzei!

Amaitzeko, oraindik ez baduzu egiten, birziklatzen hasteko ordua iritsi da. Egun, oso erraza da egitea, ia alde eta izkina guztietan baitaude beira, papera eta plastikoa botatzeko edukiontziak; eta, hortaz, ez dago aitzakiarik ez egiteko. Eta kontuan izan ezazu olio erabilia, arropa, sendagaiak, pilak edo gai organikoak horretarako egokitutako guneetara eramanda birzikla daitezkeela.

  1. Minimizatu ur, argi eta energia kontsumoa.

Eguneroko bizimoduko ohitura txiki batzuk aldatuta, ur, argi eta energia kontsumoa murriztea lortuko duzu etxean eta enpresan, eta bai faktura merkeagoa izatea ere.

Barneratu beharreko ohitura garrantzitsuenetako batzuk hauek dira:

  • Erabili garraio publikoa ahal duzun guztietan.
  • Itzali gela bateko argiak, hartatik irteten zarenean.
  • Deskonektatu bateria erabiltzen duten tresnak, guztiz kargatu badira.
  • Itxi iturria hortzetan eskuila pasatzen ari zarenean edo ontziak garbitzen, eta jarri emaria mugatzeko gailua edo difusorea.
  • Gutunak ohiko postaren bidez bidaltzen dizkizuten enpresei edo banketxeei eskatu posta elektronikoaren bidez bidaltzeko.
  • Erabili LED bonbillak.
  • Erabili ontzi berrerabilgarriak, kafea eta beste edari batzuk eta janaria sartzeko.
  1. Aukeratu etxetresna elektriko eta tresna eraginkorrak.

Garbigailua aldatu behar baduzu edo, erremediorik gabe, hozkailua bota behar baduzu, etiketa energetikoa eta A kalifikazioa duen beste bat erosi, kalifikazio hori baita maila handienekoa eraginkortasun energetikoan. Hartara, ingurumenari laguntzeaz gain, faktura merkatu ere egingo baituzu!

  1. Egin energia berriztagarriaren alde.

Aukera eduki bezain laster, aldatu ohiko berogailuak eta/edo galdarak eta biomasaerabiltzen dutenak jarri. Bioenergia hori neutroa da, atmosferara aireratzen diren C02igorpenei dagokienez –eta hori da egun dagoen gas kutsatzaile eta arriskutsuenetako bat–, eta, horrenbestez, oso gomendagarria da erabiltzea.

Baso lasai baten irudia
Zuhaitzak babestu behar ditugu
  1. Itzuli naturala denera.

Utzi alde batera toxikoak izan daitezkeen eta izugarri kutsatzen duten garbigarriak edo edergintzako produktuak, eta aukeratu landareetatik edo esentzia naturaletatik datozen likidoak eta/edo hautsak.

Gure birramonek ozpina, limoia eta antzeko gauzak erabiltzen zituzten etxeak garbitzeko, eta beti egoten ziren bikain eta fresko usaina izaten zuten. Heldu ohitura haiei eta jarri martxan etxean edo bulegoan.

Beste alde batetik, larruazalari on egingo dio eta eskertu egingo dizu xaboi eta kosmetiko naturalak erabiltzen hastea.

Janariari dagokionez, saia zaitez pestizidarik gabe landutako elikagaiak erosten, eta, ahal izanez gero, erosi aleka, beharrezkoak ez diren plastikozko erretiluak eta bilgarriak saihesteko.

Aurreko guztia martxan jarrita pertsona ekologikoagoa eta ingurunearekiko konpromiso handiagoa duena izango zara, baina, era berean, osasuna hobetuko duzu eta zure fakturak merkeagoak izango dira. Zalantzarik gabe, arrazoi bikainak dira, aurten bai, urte berriko asmoak betetzeko.