Nor gara?

Gure instalazioak azken belaunaldikoak dira; horri esker, zerrategietako materiala eta egurraren lehen eraldaketatik datozen ezpalak bakarrik erabiltzen ditugun fabrikazio-prozesua egin dezakegu. Horri guztiari esker, gure pelleteko produktuek Din Plus ziurtagiria dute; hau da, Europa mailako merkatuko berme handiena.

Biomasa energia-iturri berriztagarri eta ekologikoa da. Pelleta biomasa-mota bat da, egurretik lortzen dena eta berotze-ahalmen handia duena. Erregai gisa erabiltzen da berokuntzako sistemetan, besteak beste.

KALITATEA

Zergatik hasi Naturbero pelleta erabiltzen?


Kalitatea

Naturbero pelleta gure zerrategietan egurretik egindako lehen eraldaketako zerrautsetik eta ezpaletatik dator, eta DIN Plus ziurtagiria 1. kalitatea du; hau da, Europan arlo honetan dagoen kalitate-estandar handiena. Horrek segurtasuna bermatzen du eta galdarak eta berogailuak babesten ditu, beren bizitza baliagarria luzatzen.

Konpromisoa

Ingurumenarekin eta gune ingurunea babestearekin konpromisoa hartua duen enpresa bat gara. Hori dela-eta, biomasa baliatzean espezializatu gara: saldu ez ezik, gure makinetarako erregai gisa erabili ere egiten dugu, hartara, industria iraunkorragoa sortzen. Egin klik hemen, gehiago jakin nahi baduzu.

Zerbitzua

Azken belaunaldiko makineria dugu, azpiegitura oso bat eta profesionalen giza talde bat, bezeroari zerbitzu onena bermatzeko bidea ematen digutenak.